Azken hilabeteotan, Bergararen 750. urteurrenaren harira, udalerriaren historia laburbiltzen duen dokumentu garrantzitsua sortu da, gure historiaren mugarri garrantzitsuenak jaso eta hemendik aurrera ikertzen jarraitzeko abiapuntua ere badena.

Eusko Ikaskuntzako Lourdes Odriozola Oyarbide Historian doktoreak gauzatu du, baina gidaritza eta ekarpenak Bergarako herritar talde baten eskutik izan dira.

Aurki liburuxka fisikoa hainbat udal eraikinetan eskuratu ahal izango da doan, baina dagoeneko webgunean (albiste honen azpian) zintzilikatuta dago edozeinek jaitsi dezan.