NONDIK GATOZ ETA NORA GOAZ?
2018an Bergarako udalerriak herri-gutuna jaso zuela 750 urte beteko dira. Urteurren esanguratsu hori merezi duen bezala gogorarazteko, hainbat jarduera eta ekimen abiarazten dihardute Udalak eta hainbat herritarrek; ekintza horietan gure historia, lorpenak, izaera eta komunitate-indarra jasoko dira. Era berean, urteurrenak balioko du erakusteko zer izan den Bergara iraganean, nolakoa den gaur egun eta norantz goaz.
Udalerriaren historia laburbiltzen duen dokumentu garrantzitsua sortu da, gure historiaren mugarri garrantzitsuenak jaso eta hemendik aurrera ikertzen jarraitzeko abiapuntua ere badena.
Eusko Ikaskuntzako Lourdes Odriozola Oyarbide Historian doktoreak gauzatu du, baina gidaritza eta ekarpenak Bergarako herritar talde baten eskutik izan dira.
Jaitsi hemen liburuxka PDF formatuan edo eskuratu liburuxka fisikoa Udal Artxiboan, Laboratorium Museoan edo Udal Liburutegian.
Ostegunean, irailak 20, banatuko dira 750. urteurreneko ikuskizunerako 700 sarrera Seminarixoko txarteldegian
18:00etatik aurrera banatuko dira; pertsona bakoitzak gehienez sei gonbidapen eskuratu ahal izango ditu.
Bergararen 750. urteurreneko ikuskizunerako data berria irailaren 28 da
Gonbidapen-sarrerak irailaren 20an banatuko dira Seminarixoan, 18:00etatik 20:00etara bitartean.
Uztailaren 28an Real Sociedad eta Osasuna taldeek Agorrosinen jokatuko duten partidurako sarrerak asteburuan jarriko dira salgai
Hiru motatako sarrerak egongo dira eskuragarri 10, 15 eta 20 eurotan.
Bergararen 750. urteurreneko ikuskizuna irailean egitea espero da
Eguraldiaren eraginez atzeratu behar izan da; eta parte-hartzaile guztiak elkartuko dira iraileko data bat zehazteko asmoz.
Orriak