1.- SARRERA
Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak 62. artikuluan xedatzen du zer dokumentazio izan behar duen bere baitan Plan Orokor batek. Agiri horien artean, f) puntuan, Bideragarritasun Ekonomiko-Finantzarioaren Azterketa dago.
Azterketa honetan, ekonomiaren ikuspuntutik abiatuta, lurraldearen egitura orokor eta organikoari dagozkion urbanizazio-lanak baloratu edo ebaluatuko dira. Egitura orokor eta organiko hori Sistema Orokorrek osatzen dute: Komunikazioen Sistema Orokorrak, parke publikoak eta berdeguneak izateko Espazio Libreen Sistema Orokorrak eta Komunitate-Ekipamenduaren Sistema Orokorrak. Era berean, egin beharreko inbertsioak publikoak edo pribatuak diren zehaztuko da ere.
2.- SISTEMA OROKORRETAKO JARDUKETAK, PLAN OROKORREAN AURREIKUSITAKOAK.
Bideragarritasun Ekonomiko-Finantzarioaren Azterketak Plan Orokorrean jasotako jarduketak nola finantzatuko diren aurreikusi behar du. Planeko proposamen nagusien inbertsio-kostoak baloratu behar ditu, bideragarriak izan daitezkeen erabakitzeko.
Jarduketen finantzazioa publikoa zein pribatua izan daiteke, edo baita inbertsio-mota bien ardura partekatua ere. Inbertsio publikoa udalarena bakarrik izan daiteke, baina baita udal gainetikoa ere, baldin eta beste administrazio batzuk parte hartzen badute, lurraldearen gainean eskumenak banatuta dituzten hainbat elementu juridiko-politikok eragiten badute, alegia.
Azpiegitura handien jarduketa batzuk gainditu egiten dute Udalaren aurrekontuen zein eskumenen ahalmena, udal eremutik gain eragiten dutelako. Batzuetan, jarduketa horiek udal gainetiko administrazioen eskumena da bakar-bakarrik. Bestetan, berriz, eskumena partekatua dutelako —egitez zein zuzenbidez—, Sistema Orokorra ezartzeko administrazio bakoitzak izango duen parte-hartzea lankidetza-hitzarmenen bidez zehazten da.
Bergararako zehazki, azterketa honek egin beharreko inbertsioen ebaluazioaren aurreikuspena jasotzen du, inbertsioak finantzatzeko sistema aurreikusiz gain. Bergarako Udaletik kanpoko eragileek parte hartu behar dutenez, azterketa honek izaera orientagarri hutsa izango du, ez da izango loteslea.
Honako koadroan jaso dira Plan Orokor honetan jaso diren azpiegituratarako zein dotaziotarako Sistema Orokorrak ezartzeko jarduketa nagusiak, eta baita ekimen publikoari ala pribatuari atxikita dauden ere:
JARDUKETAK | EKIMEN PUBLIKOA | EKIMEN PRIBATUA | EBALUAZIO EKONOMIKOA |
---|---|---|---|
TRENBIDE-SAREA |
|||
|
E.J. (ETS) | ------ | (1) |
|
E.J. (ETS) |
------ |
(1) |
ERREPIDETAKO SARE OROKORRA |
|||
|
G.F.A. |
------ |
(1) |
|
E.J. (ETS) |
------ |
(1) |
|
G.F.A. |
------ |
(1) |
|
G.F.A. / Udala |
------ |
(2) |
KALE ETA PASEALEKU BERRIAK HIRI-LURZORUAN |
|||
|
E.J. / Udala |
------ |
(3) |
|
Udala |
------ |
(4) |
|
------ |
A-18 |
(5) |
|
------ |
A-18 |
(6) |
|
Udala |
----- |
(7) |
|
----- |
A-40a |
(5) |
|
----- |
A-54 |
(5) |
|
----- |
A-43, A-54, S-5 |
(5) |
|
E.J. / Udala |
----- |
(8) |
BIZIKLETENTZAKO BIDEGORRIAK ETA OINEZKOENTZAKO PASEALEKUAK |
|||
|
G.F.A. |
------ |
(1) |
|
E.J. (ETS) |
------ |
(1) |
|
G.F.A. / Udala |
------ |
(9) |
|
E.J. (ETS) |
------ |
(1) |
PARKETAKO SAREA |
|||
|
Udala |
A-20a |
(10) |
|
Udala |
------ |
(11) |
IBILGU PUBLIKOAK |
|||
|
------ |
A-16b |
(5) |
|
------ |
A-18 |
(5) |
|
Udala | ------ |
(12) |
|
------ |
A-43, S-5 |
(5) |
EKIPAMENDU ETA DOTAZIOAK |
|||
|
G.F.A. / Udala |
------ |
(13) |
|
G.F.A. / Udala |
------ |
(14) |
|
E.J. |
------ |
(1) |
|
Udala | ------ |
(15) |
|
Udala | ------ |
(16) |
|
Udala |
------ |
(17) |
- Administrazio eskudunek finantzatu beharreko lanak.
- Administrazio batzuen artean partekatuz finantzatu beharreko lanak. Udalaren diru-kopuru zenbatetsia, 540.000 euro.
- Administrazio batzuen artean partekatuz finantzatu beharreko lanak. Udalaren diru-kopuru zenbatetsia, 572.000 euro.
- Udalak finantzatu beharreko lanak. Aurrekontu zenbatetsia, 770.000 euro.
- Areako sustatzaileek finantzatu beharreko lana.
- Areako sustatzaileek Hirigintza-Hitzarmenaren arabera finantzatu beharreko lana.
- Udalak finantzatu beharreko lana. Aurrekontu zenbatetsia, 988.000 euro.
- Administrazio batzuen artean partekatuz finantzatu beharreko lanak. Udalaren diru-kopuru zenbatetsia, 927.000 euro.
- Administrazio batzuen artean partekatuz finantzatu beharreko lanak. Udalaren diru-kopuru zenbatetsia, 225.000 euro.
- Udalaren eta areako sustatzaileen artean partekatuz finantzatu beharreko lanak. Udalaren diru-kopuru zenbatetsia, 88.200 euro.
- Udalak finantzatu beharreko lana. Aurrekontu zenbatetsia, 220.000 euro.
- Udalak finantzatu beharreko lana. Honen aurrekontua (7). esleipenaren baitan dago sartuta.
- Administrazio batzuen artean partekatuz finantzatu beharreko lanak Udalaren diru-kopuru zenbatetsia, 2.437.000 euro.
- Administrazio batzuen artean partekatuz finantzatu beharreko lanak Udalaren diru-kopuru zenbatetsia, 3.738.000 euro.
- Udalak finantzatu beharreko lana. Aurrekontu zenbatetsia, 2.715.000 euro.
- Udalak finantzatu beharreko lana. Aurrekontu zenbatetsia, 2.045.000 euro.
- Udalak finantzatu beharreko lana. Aurrekontu zenbatetsia, 178.500 euro.
Kostu horiek 2008ko aurrekontuen arabera zenbatetsi dira, eta BEZik gabeko kontrata-aurrekontuak dira.
3.- UDAL ADMINISTRAZIOAREN AHALMEN EKONOMIKOA
Bergarako Udalak guztira finantzatu beharko dituen inbertsioen zenbatekoa 15.443.700 eurokoa izango da. Kopuru hori Bergarako Udalak bere gain hartzeko modukoa dela irizten zaio, Plan Orokor hau garatzeko duen zortzi urteko inbertsio-epe batean udalak izango duen ahalmen ekonomikoa kontuan hartuta.
Bergara, 2009ko apirila.
ARKITEKTOAK: Javier Yeregui, Luis Pedro Blanco, Eneko Plazaola, Iñigo Imaz