2012ko azaroko lan merkatuaren txostena: Sektore guztietan egin zuen gora langabeziak.
admin-k Az, 2013-01-16 11:51-n bidalia
2012ko azaroan eskualdeko herrietatik langabezia-tasa altuena izan zuen herria Arrasate zen (%13,73), ondoren Bergara (%12,50) eta zifra baxuagoekin Elgeta eta Eskoriatza daude.
Azaroko datuekin egindako lan merkatuaren txostenak, krisia hasi zenetik izan den langabeziaren zifra altuena hilabete horretan eman zela erakusten du. Datuen arabera, Debagoienan 3.701 langabetu zeuden inskribatuta. Gipuzkoako langabezia osoaren %7,68a suposatzen du zifra honek.
