Gipuzkoa 632 errepideko lanetarako eskualdeko enpresek izango dute lehentasuna. Interesa duten langabetuek izena eman eman ahalko dute Bergarako Udaletxeko sarreran. Bertan lan eskaera inprimakia jaso eta beteta eman beharko dute urtarrilaren 18tik 26ra (biak barne).

GI-632 saihesbidearen eraikitze lanak egingo dituzten MOYUA eta ANTZIBAR enpresek langileen aukeraketa prozesua egingo dute Bergaran. Herriko langabetuek izena eman ahal izateko hurrengo baldintzak bete beharko dituzte: eraikuntza lanetan esperientzia, gida baimena izatea eta euskara edota gaztelera hizkuntzak menperatzea.

Izena emateko, Bergarako Udaletxeko sarreran lan eskaera inprimakia bete beharko da urtarrilaren 18tik 26ra (biak barne), 9:00etatik 13.30etara. Ez da beste dokumentaziorik jasoko.

Udalak jasotako inprimaki guztiak MOYUA eta ANTZIBAR bi enpresetara biderako ditu, baina langileen aukeraketa prozesuan ez du parte hartuko.

Ikusi Goienak egindako bideoa