2012ko azaroan eskualdeko herrietatik langabezia-tasa altuena izan zuen herria Arrasate zen (%13,73), ondoren Bergara (%12,50) eta zifra baxuagoekin Elgeta eta Eskoriatza daude.

Azaroko datuekin egindako lan merkatuaren txostenak, krisia hasi zenetik izan den langabeziaren zifra altuena hilabete horretan eman zela erakusten du. Datuen arabera, Debagoienan 3.701 langabetu zeuden inskribatuta. Gipuzkoako langabezia osoaren %7,68a suposatzen du zifra honek.

Bestalde, eskualdeko langabetuen artean emakumezkoek gehiago izaten jarraitzen dute (%52,63).

Kontratuei dagokienez, iazko azaroan kontratazioek behera egin zuten. Debagoienan 1.038 kontratu baino ez ziren egin, joan den urteko sasoi berdinaz alderatuta %26 gutxiago kontratatuz.

Kontratu horien %10a bakarrik egin zen industrian eta gainontzeko guztiak zerbitzuen sektorean egin ziren.

Lan merkatuaren txosten guztiak Bergarako Udalaren webgunean argitaratuko dira aurrerantzean Udala ataleko, Lan Merkatuaren Txostena azpiatalean.