‘Bergara App’, Udalaren aplikazio berria herritarrentzako

Bergarako Udalak, teknologia berrien aldeko apustuan sakonduz, ‘Bergara App’ izeneko mugikorretarako aplikazioa jarri du martxan. Aplikazioa Android eta iOS gailuetan eskuragarri dago jada, eta doan deskargatu daiteke. Tresna berri honen bidez, Udalak herritarren eta erakundearen arteko komunikazioa arindu eta erraztu nahi du, betiere gardentasuna eta parte-hartzea sustatuz.

2026 urte hasieran ekingo diete San Martin Agirre plaza biziberritzeko obrei

2026 urte hasieran ekin nahi die Bergarako Udalak San Martin Agirre Plaza eta bere ingurua eraberritzeko lanei, herriguneko espazio publiko historiko eta sozial garrantzitsuenetariko bat biziberritzeko helburuarekin. Datorren hilabetean ospatuko den udal Batzordean onartuko da proiektua lizitaziora ateratzea, eta horren ostean enpresek obrak burutzeko deialdian parte hartu ahalko dute.

Zarautzen gertatutako erailketa matxista arbuiatu du Bergarako Udalak

Halaber, biktimaren senitarteko eta adiskideei elkartasun osoa adierazi nahi die.

Bestetik, indarkeria matxistaren azken kasu hau salatzeko egingo diren mobilizazioekin bat egiten du eta Martxanterak talde feministak deituta, urriaren 20ean, astelehen honetan, 19:00etan, San Martin plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei.

Orriak