Zabor, Estolderia eta Uraren tasen 2025eko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea ireki du Udalak

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu Zabor, Estolderia eta Uraren tasen 2025eko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

 

Epea:

  •  2025eko urriaren 10etik 2025eko abenduaren 10era

 

Lekuak eta medioak:

 

- Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2025eko abenduaren 10ean.

 

Izendatu dira Argitzen prozesuko Herritarren Batzarra osatuko duten 50 debagoienatarrak

Urriaren 18an 'Argitzen' prozesuaren baitan martxan jarriko den 50 herritarren taldea osatu da dagoeneko. Gutun bidez gonbidapena jaso dutenen artean, parte hartzeko baiezkoa adierazi dutenen artetik aukeratu dira 50 horiek eta taldea askotariko pertsonaz osatu da, eskualdeko argazki soziodemografikoa ateratzeko hainbat aldagai gurutzatu baitira: herria, generoa, adina eta jatorria, besteak beste.

Orriak