webmaster-k Az, 2025-10-08 10:03-n bidalia
Bergarako Udalak jakinarazten du urriaren 8an eta 9an zuhaitzen mantentze lanak egingo direla Ibargaraiko Tellaetxe plazan, bertako bizilagunen eskaerak kontuan hartuta. Lan hauek zuhaitzen tamaina handiak eta egoera fitosanitario eskasa direla eta burutuko dira.
Apirilean egindako bilera batean, bizilagunek adierazi zuten zuhaitzek eguzkia etxeetara sartzea eragozten dutela eta intsektu ugari sartzen direla leihoetatik. Horren ondorioz, Udalak honako jarduerak burutuko ditu:
Eskumako aldean (32–38 atarien parean):
• Egoera txarrean dagoen artelatz bat (Quercus suber) kenduko da.
• Beste hiru zuhaitz —artelatz bat, gurbitza bat (Arbutus unedo) eta arte bat (Quercus ilex)— gogor inausiko dira, etxebizitzetara argia iristeko.
Ezkerreko aldean (40–46 atarien parean):
• Espaloia libre uzteko, arte bat (Quercus ilex) dezente kimatuko da.
• Gainerako zuhaitzei inausketa arinagoa egingo zaie.
Lan hauek burutzeko, kamioi handi bat sartu beharko da plazara, eta sortzen den material guztia bertatik erretiratuko da. Segurtasuna bermatzeko, plaza balizatuta eta itxita egongo da lanek irauten duten bitartean, eta herritarrek arkupeetatik igaro beharko dute.