Bergarako Udalak emakumeen ahalduntzea eta sare lana sustatzeko hainbat ekimen antolatu ditu datozen asteetarako. Horretarako, Emakumeen Etxeen inguruko ezagutza handitzeko eta esperientziak partekatzeko bisitak eta gogoeta saioa egingo dira, etorkizuneko Bergarako Emakumeen Txokorako erreferentziak ezagutu asmoz.

Lehenik, hiru bisita antolatu dira Emakumeen Etxeetara: urriaren 3an Zumaiako Emakumeon* Etxera, urriaren 9an Errenteriako Emakumeen Etxera eta urriaren 14ean Arrasateko Emakume Txokora.

Bisiten ondoren, urriaren 18an 5. Gogoeta Saioa egingo da Bergarako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, 10:00etatik 13:30era. Saio honetan bisitetan jasotako esperientziak partekatuko dira eta Bergaran Emakumeen Etxearen proiektuaren inguruko hausnarketa kolektiboa egingo da.

Parte hartzaileek aurrez izena eman beharko dute. Izena emateko epea irailaren 17tik urriaren 7ra izango da, eta online egin daiteke hemen: https://sites.google.com/elhuyar.eus/bergarako-emakumeentxokoa/bisitak?a...

Informazio gehiago eta izen-ematea egiteko, San Martin Agirre plaza 2ko Idazkaritzara jo daiteke, edo honako kontaktu hauek erabil daitezke: berdintasuna@bergara.eus, 943 779 145 eta 688 811 760. Informazio osagarria www.bergara.eus webgunean ere eskuragarri dago.