Bergarako Udalak azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, indarkeria kasuak gaitzetsi eta 2015ean Gizarte Zerbitzuek jasotako indarkeria kasuen berri eman nahi du. Era berean, herriko eragileek hainbat ekitaldi antolatu dituzte egunen honen bueltan.

Adierazpen Instituzionala

Pasa den urriaren 26an eginiko Osoko Bilkuran aho batez onartu zuen Udalak Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguneko Adierazpen Instituzionala. Bertan, emakumeen aurkako edozein indarkeria-adierazpenekiko, gaitzespenik irmoena adierazten du Udalak.

Bergarako Udalaren Adierazpen Instituzionala: Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Bergarako 2015eko datuak

2015ean, azarora arte, Gizarte Zerbitzuek 33 interbentzio egin behar izan dituzte; eskuhartze horietan 8 kasu berri hauteman dira. Indarkeria motari dagokionez, biktimen %75ak indarkeria psikologikoa jasan dute, %62,5ek indarkeria fisikoa, eta %25ak eraso sexualak jasan dituzte.

Indarkeria kasuren bat jasan duten herritarrei erasoak sortutako arazoei aurre egiteko mota desberdinetako laguntzak eskaini dizkie Udalak, eta14 pertsonak (5 kasu berri eta 9 kasu aurretik datozenak) laguntza psikologikoa jaso dute. Pertsona batek alojamendu laguntza behar izan du, eta 13 laguni aholkularitza juridikoa eskaini zaie (12ri Udalak lagundu die eta 1ek Foru Aldunditik jaso du laguntza).

Erasotzaileei dagokionez, kasuen %75ean bikotekideak edota bikotekide ohiak izan dira.

Adinari dagokionez, biktimen %37,5ak 31 eta 40 urte artean dituzte, eta %25ak 18 eta 30 artean. Jatorriari dagokionez, berriz, biktimen %62a Euskal Autonomia Erkidegokoa da, % 12,5 estatuko beste autonomiaren batekoa da, eta %25a beste herrialderen batekoa da. Erasotzaileen %50a da, berriz, Euskal Autonomia Erkidegokoa, eta %25a beste autonomiaren batekoa eta %25a beste herrialderen batekoa.

Azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko Egunaren harira herriko eragile ezberdinek antolatutako ekintzak:

-Azaroak 25, asteazkena:
19:00etan sua egingo da plazan: indarkeria matxistaren aurkako akelarrea.
Zatoz! erre nahi ditxuzun topikuak kixkaltzeko aukeria eukikozu ta!
Indarkeria sexistarekin lotutako erre nahi ditugun esanahi edo objektuak erretzeko ekitaldia egingo dugu (musika eta janariarekin lagundurik).
Antolatzailea: Martxanterak

- Azaroak 25, azteazkena:

11:30-12:00 “Hezkidetza eta genero indarkeriaren prebentzioari heltzeko proiektua”ren baitan, Ipintza institutuaren aurrealdean, kontzentrazioa egingo da atsedenaldian.

Antolatzaileak: Ipintza Institutua

-Azaroak 26, osteguna, 18:30etan Zabalotegi aretoan:
Zineforum-a: Beldur Barik ekimeneko film laburren emanaldia, ondoren solasaldia
Bergarako Udalak eta Martxanterak-ek elkarlanean antolatuta

 

Udalak eragileek antolatutako ekintzetan herritarrak parte hartzera animatzen ditu.