Prozesua arautuko duten oinarria arautzaileak web orrian argitaratu dira, eta beste batzuen artean, parte hartzeko betekizunak izango dira eskola graduatua titulua edo Lanbide Heziketako erdi mailako teknikari edo hortik gorako titulazioa izatea eta 2. hizkuntza eskakizunari dagokion euskara-maila izatea.

Hauta-prozesuan parte hartzeko eskaera, eskabide-eredu ofizial eta normalizatuan egingo da, Bergarako Udalaren web-gunean (www.bergara.eus) “Udal lan eskaintza” ataletik modu elektronikoan bete eta aurkeztu beharko dira 2025eko abenduren 5a arte.

Informazio gehiago: https://www.bergara.eus/eu/node/21243