Bergarako Udalak jakinarazi du herritarrei zuzendutako hitzaldi informatiboa egingo dela datorren asteazkenean, azaroaren 26ean, udaletxeko bilkura aretoan. Saioa 18:00etan hasiko da eta euskaraz izango da.

Saioan proiektuaren xehetasunak azalduko dira, ingurumenari eragin diezaioketen ondorio posibleak eta hemendik aurrera jarraituko diren izapide administratiboak.

Helburua da herritarrek informazioa zuzenean jasotzea eta zalantzak argitzeko aukera izatea.