Bergarako Adineko Pertsonen Kontseiluak urteko bilera egingo du abenduaren 2an, 17:30etik 19:00etara, Udaletxeko Pleno Aretoan. Topaketa honek urtean zehar egindako lanaren balorazioa egiteko eta 2026rako lan-ildoak zehazteko aukera eskainiko du.

Adineko Pertsonen Udal Kontseiluaren helburua da adinekoen ongizatea eta parte-hartzea sustatzea. Horretarako, adinekoen alde lan egiten duten pertsona eta eragileen sarea sortu nahi du, haien ahalduntzea eta protagonismoa bultzatu, adinekoekin lotutako gaiak aztertu eta ideiak garatu, Bergarako adinekoen egoera identifikatu eta hobetzeko neurriak bultzatu, haien eskubideak eta interesak defendatu, eta herriko adinekoekin zerikusia duten gertaerak jaso, aztertu eta behar diren erantzunak eman.

Gai zerrenda:
• Urtean zehar egindako lanaren memoria aurkeztea.
• Zerbitzuen gida eta argazki lehiaketaren aurkezpena.
• 2026rako lan-ildoak adostea.

Kontseilua osatzen duten erakundeak Kabia, NagusiLAN, Osakidetza, Duintasunaren aldeko elkarteak, eta beste hainbat eragile dira. Dinamizazioa Bergarako Udalaren laguntzarekin egingo da.