Abuztuaren 3tik 25era bitartean, Herrilagunak kaleko adokinak aldatu egingo dira, zoladura irristakor dagoelako. Horrela, orain arteko kareharrizko adokinak granitozko harriagatik ordezkatuko dira.

Udaleko Obrak eta Zerbitzuak sailak burutuko du lana eta abuztuaren 25erako amaituta egotea aurreikusten da, eguraldiak uzten badu. Guztira, 16.191,76 euroko aurrekontua du lan honek.

Lanak iraun bitartean jarriko diren segurtasun-neurriak kontuan izatea eskatzen da.

Udalak lan horiek egin beharrak sortu ditzakeen eragozpenak sentitzen ditu.