Basarterako bidea itxita egongo da hiru egunez hainbat ordutan martxoaren 8tik aurrera

Asfaltatze lanak egingo dira Basarten martxoaren 8tik 10era. Lanean aritzen diren bitartean, gutxi gora behera 08:00etatik 18:00etara, ibilgailuentzat itxita egongo da bidea, emergentzietarako salbu, eta ezingo da aparkatu auzora igotzeko bidean. Barkatu eragozpenak.

Larunbat goizean, tarte batean, Mariaren Lagundia Ikastola ondoko bidea itxita egongo da oinezkoentzat

Mariaren lagundia Ikastolako horman egin behar diren garbiketa lanak direla-eta, datorren larunbatean, hilak 16, 08:00etatik 10:30era horma horren ondoko espaloia itxita egongo da oinezkoentzat. Arrizuritik behera joan beharko dute oinezkoek.
Barkatu eragozpenak.

Orriak