Euskarak 365 egun lemapean Bergarako Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu euskararen egunaren aurreko astean eta egunean bertan, abenduaren 3an.

Guztien artean nabarmenena Idazlaguna programa da, Bergarako hizkuntza paisaia euskalduntzea helburu duena. Denda, jatetxe, taberna eta abarreko kolaborazioarekin hizkuntza paisaia euskalduntzea bultzatzen du.

Bedelkarreko bazkideei aurkeztu zaie proiektu hau eta, gehiengoak, oso ondo hartu du, dagoeneko 127 komertzio agertu dira bertan parte hartzeko prest.

Egitarauarekin guztiz bat egonik ere, hainbat merkatarik, gaitasun falta adieraziz,  hizkuntza egoki erabiltzeko laguntza eskatu dute, eta horretarako hizkuntza ondo menperatzen duten boluntario sare handi bat lortzea nahi da. Idazlaguna deitzen diegu boluntario hauei.

Boluntario kanpaina hasi denetik  55 pertsonek eman dute izena. Erronka 100 idazlagun lortzea da, idazlagun izatea nahi izanez gero eman izena hemen klik eginda.

Idazlaguna egitasmoa, abenduaren 3an, euskararen egunean, aurkeztuko da.

Kiroldegiak ere parte hartu nahi du Euskararen egunaren inguruko egitasmoan, Agorrosingo ikastaroetan musika euskaraz eskeiniaz aste osoan. Horretarako, 250 euskal abestiz osatutako musika bilduma ekoiztu du.

Egitarau honen barruan, Dabid Anautek “Euskararen kate hautsiak” liburua aurkeztu du. Azaroaren 28an, ostiralean, 22:00ean “Euskadun berrien kluba” antzerkia egongo da Zabalotegi aretoan.  Ondoren, 22:30ean, Bergarako bertso-txapelketa nagusia ospatuko da Arrano Tabernan, Koplabarik bertso eskolak antolatuta.

Azaroaren 29an, larunbatean, Agorrosinen, Ur Jolasak izango dira 16:30etik 18:00era eta 18:15ean Txokolatada egongo da, ondoren 19:00tik 20:30era DJ festa eta tailerrak.

Ikus programa osoa euskararen_eguna_2014.docx