250 euskal abestiz osatutako pen-drive bat jarriko da bailarako kiroldegietako areto txirrindularitzako begiraleen esku. Aritz Alustiza, musikari bergararra eta Eli Rodriguez, Bergarako kiroldegiko begiralea izan dira bilduma hau egiteko ardura izan dutenak.

Areto txirrindularitzako saioetan, euskal musika gehiago erabiltzea lortu nahi da, eta bilduma honi esker, euskal musika erraz aurkitzeko aukera izango dute begiraleek. Bergarako kiroldegian gaur egun 11 talde ari dira areto txirrindularitzan, horietatik 9 euskara hutsez, eta ezinbestekoa iruditzen zaie egitasmoaren bultzatzaileei euskal musikak ere hor bere tokia izatea.

Deba bailarako Kirola Euskaraz programaren ekimenez osatu da bilduma hau. Gaur egun 250 abestirekin osatua dago baina aurrerantzean abesti berriak gehitzen joango dira.

Euskal musika erabiltzea bultzatzeko, formazio-topaketa bat eskainiko zaie bailarako kiroldegietako begiraleei, azaroaren 28an. Bertan, euskal musikaren bilduma aurkezteaz gain, areto txirrindularitzako saioetarako musika nahasteko baliabide informatikoak erabiltzen ikasteko aukera izango dute