webmaster-k Og, 2026-04-30 12:37-n bidalia
Bergarako Udalak “Itsasotik platerera” XVII. Bakailao Lehiaketa irekia antolatu du, datorren maiatzaren 23an (larunbata) Espoloian ospatuko dena. Lehiaketa 11:00etan hasiko da, eta parte hartzaileek egindako platerak 12:45ean aurkeztu beharko dituzte. Ondoren, 13:30ean sari banaketa egingo da leku berean.
Lehiaketa irekia izango da, eta gehienez 12 bikotek parte hartu ahal izango dute, bikote bakoitza bi lagunek osatua. Antolatzaileek bereziki emakumeen parte hartzea sustatu nahi dute, lehiaketan duten presentzia handitzeko.
Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 14ra arte eman ahal izango dute izena, plaza guztiak bete arte. Parte hartzaile bakoitzari Bergarako Udalak 110 euroko dieta emango dio udal bonuetan, bakailaoa eta prestaketarako beharrezko osagaiak erosteko.
Izena eman duten bikoteek maiatzaren 18tik 20ra bitartean jaso beharko dituzte beharrezko materialak (lurrezko kazuelak eta dieta), Udaleko Kultura Zerbitzuan.
Epaimahaia Bergarako Udalak izendatuko du, eta haren erabakia behin betikoa izango da.
Izen ematea: https://bergara.eus/eu/node/20620

