Bergarako Udala-k Or, 2025-04-11 10:27-n bidalia
Gipuzkoako administrazioarekiko auzien epaitegiak Valogreene auzian udalak emandako pausu batzuk bertan behera utzi ditu behin behinekoz eta auzian interesatutako aldeei helarazi berri die epaia. Alegia, administrazioarekiko auzi-errekurtsoak administrazio-ebazpenak deuseztatzen ditu, (baimen urbanistikoari dagozkionak) eta “ondoriorik gabe uzten dituzte, ez direlako zuzenbidearekin bat datozenak”.
Bergarako Udaleko gobernu taldeak adierazi nahi du jaso berri den epaiak ez duela sakonean aztertu Valogreene Paper-en jardueraren egokitasuna udalaren planteamendu urbanistikoaren testuinguruan. Epaiak, hain zuzen, prozedura formalean izandako gorabeherak aztertu ditu, eta ez du jardueraren funtsaren inguruko ebazpenik eman. Are, zabalik dago oraindik jardueraren auziari erantzungo dion Ingurumen Baimen Bateratuaren Auzia EAEko Auzitegi Nagusian
Gobernu taldearen iritziz, Valogreene Paper-ek planteatutako jarduera ez da bateragarria Bergarak gaur egun duen planeamendu urbanistikoarekin, eta, ondorioz, Udalak bere jarrera mantentzen du gai honen aurrean.
Udalak bergararren interes orokorra lehenesten du, eta, betiere, udalerriko bizi-kalitatea eta garapen jasangarria bermatuko dituen erabakiak hartzen jarraituko du, legediak eta udal plangintza urbanistikoak ezarritako testuinguruan.
Jasotako auzia sakon aztertu ondoren hartuko dira auzibidearen inguruan udalerriaren interesak defendatzeko hartu beharreko erabakiak.