Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiru dirulaguntza mota emango ditu 2024-2025 ikasturtean edota 2025eko udan euskara ikasten ibili direnei edota ikasketa osagarriak euskaraz egin dituztenei.

• Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten duten bergararrentzako dirulaguntza. Beste euskaltegi batean edo barnetegian ikasten dutenentzako laguntza da, izan ere Bergarako euskaltegian ikasten dutenentzako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen baitira. Bestalde, gogorarazten da HABEk ere euskara ikasteko dirulaguntza ematen duela.
• Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) antolatutako ikastaroetan parte hartu duten bergararrentzako dirulaguntza.
• UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartu duten bergararrentzako dirulaguntza.

Epeei dagokienez, 2024-2025 ikasturtean edota 2025eko udan egindako ikastaroetarako dirulaguntzen eskariak 2025eko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako udaletxeko Erregistro Orokorrean (BAZ).

Hiru dirulaguntzen inguruko informazio gehiago Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan (e-posta: euskara@bergara.eus) edo Bergarako Udalaren webgunean: https://www.bergara.eus/node/1779