Bergarako Udala-k Ar, 2024-02-27 09:34-n bidalia
Bergarako Udalak Osasun Sarearen bilera berri bat deitu du asteazken honetarako, otsailaren 28rako. Bertan, Bergarako herriaren bizigarritasun maila hobetzeko ekarpenak egin ditzaketen norbanako zein elkarte eta eragile desberdinak daude gonbidatuta. Azken bileran hamalau erakunde desberdinetako ordezkariak elkartu ziren.
Asteazkeneko bileran Bergaran osasuna, kirola eta jarduera fisikoa sustatzeko ekimenen inguruan arituko dira bertaratzen direnak. Besteak beste, Bergara Oinez ekimenaren, Kirol Orientazio zerbitzuaren, Erorketa tailerren edota bihotz-birikak suspertzeko ikastaroen gaineko informazioa helaraziko da.
Sare hau urtean behin edo birritan elkartzen da, eta helburu nagusia Bergarako herriaren bizigarritasun maila hobetzea da. Horretarako Bergararron bizi kalitatea hobetzeko ekintza, formakuntza, saio, ikastaroak, … antolatzen dira talde eragilearen ekimenez, hala nola, erorketa tailerrak, Bergara Oinez ekimena, tabakoa uzteko kanpainak, bihotz-birika surpertze ikastaroak, ibilbideen diseinua, ,eta abar.