Bergarako Udala-k Al, 2023-07-10 09:16-n bidalia
Bergarako Udalak bat egin du aurten ere UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) bultzatutako Bertatik Bertara egitasmoarekin. Euskal Herriko hainbat herritan bideratuko den kanpaina honen bitartez ostalariak, tabernariak eta bezeroak euskara gehiago erabiltzera animatu nahi dira.
Horretarako, UEMAk mahai gaineko manteltxoak prestatu ditu eta bertan sei hizkuntzatan agertzen dira ostalaritzan sarri erabiltzen diren hitz eta esamolde batzuk eta QR bidez hiztegitxo bat deskargatzeko aukera eskaintzen du:
https://www.bergaraturismo.eus/sites/bergaraturismo.eus/files/orrialde-e...
Interesa agertu duten Bergarako ostalarien artean Udalak manteltxoak banatuko ditu doan. Hala ere, izena eman gabeko negozioren batek interesa izanez gero, Udaleko Euskara Zerbitzura joan daiteke (8:00-14:00 bitartean).
Bide batez, jakinarazi nahi da herriko ostalariek eta merkatariek hizkuntza paisaian (karteletan, menuetan, oharretan, web orrietan…) euskara gehiago erabiltzeko laguntza ere eskaintzen duela Bergarako Udalak. Horretarako UEMAra (943816699) edo Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzura (943779166) jo daiteke.