2021ean herri-hezitzaileen taldeak partaidetza prozesu batean bitartez diseinatu zen Zabalotegi Txiki Txokoaren inguru berria, eta hasi berri dira hiritartze-lanak. Oinherri herri hezitzaileen sareko kide da Bergara, eta horren filosofiari jarraituta egin zen gunearen diseinuaren prozesua.

Hiritartze-lanak bi ataletan banatzen dira: batetik, kioskoa birgaituko dute, asfaltatze lanak egingo dituzte eta azpiegitura (ura, argiteria…) berrituko da. Lan horiek hiruzpalau hilabete iraungo dute, Artzamendi SA enpresak egingo ditu eta 110.788,45 euroko (BEZ barne) kostua izango dute. 

Bestalde, kioskoaren inguruan jolas-eremua ere antolatuko dute. Lurkoi enpresa arduratuko da horretaz, kostua 47.899,06 eurokoa (BEZ barne) izango da eta lanak Artzamendik bukatu ondoren hasiko dira.

Obra Imara Ingeneritza SL enpresak zuzenduko du, eta Ogasunaren eta Segurtasunaren arloa, berriz, BSP aholkularitzak. 

Lanek irauten duten bitartean bermatuta egongo dira sarrera-irteerak ludotekara eta pertsona nagusiek erabiltzen duten lokaleko eraikinera.