Martxoaren 27an, astelehena, batuko da udalbatza ohiko osoko bilkuran, 19:30ean, Udaletxeko Pleno Aretoan. Udalaren Youtube kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango da bilera zuzenean.

Gai-zerrenda: 

1.          2023ko otsailaren 27ko bileraren aktaren onarpena.

2.          Alkatearen jakinarazpenak.

3.          Bergarako Udala, Mizpirualde Zaharren Egoitza eta Euskaltegiaren 2022ko aurrekontuen likidazioak onartuz emandako Dekretuen berri ematea.

4.          2023ko udal aurrekontuaren 1. aldaketa onartuz emandako Dekretuaren berri ematea.

5.          2022-2024 dirulaguntzen plan estrategikoaren aldaketa.

6.          ESEP-Euskara Sustatzeko Ekintza Plana 2018-2022 urtebetez luzatzeko proposamena.

7.          Adikzioen prebentziorako Bergarako V. tokiko planaren onarpena.

8.          Espainiako estatuan migratzaileak ezohiko bidez erregularizatzeko “Funtsezkoak” izeneko legegintzako herri-ekimenaren proposamenarekin lotutako mozioa, herritar batek aurkeztua.

Eskaera eta galderak.

Arloa: