Bergarako Udala-k Ar, 2023-03-07 14:02-n bidalia
Bergarako Aroztegi aretoan 2023an erakusketa egiteko eskaerak aztertu ondoren Aroztegi aretoko batzorde mistoak eratu du 2023ko erakusketen egutegia. Eskaera asko jaso ditu batzordeak, eta horietako 11 kanpoan utzi behar izan ditu. Kanpoan gelditu direnen artean 4 Bergarako kolektibo edo elkarteek egindako erakusketak dira, eta horiei erakusketa egiteko aukera emango zaie Agorrosingo barneko patioan.
Batzorde mistoak egoki ikusi du gonbidaturen bat ekartzea, eta hala, erakusketa gonbidatua Euskal Herrian egindako motorren eta ziklomotorren bilduma izango da. Maiatzaren 5etik 21era bitarte egongo da Aroztegin. 2022. urtean erreserban gelditu ziren ACF Dark Red Team erakusketa otsailean egon da ikusgai, eta Koro Zumalaberen erakusketa irailaren 29tik urriaren 15era erakutsiko da.
Artista bakoitzaren ibilbide artistikoa, curriculuma eta euskarri ezberdinetan (CD, argazkietan...) aurkeztutako obraren kalitatea hartu dira kontuan egutegia osatzerako orduan. Horretaz gain, programazioa osatzerakoan arte plastiko ezberdinen arteko oreka ere bilatu nahi izan du Aroztegi aretoko batzorde mistoak, eta artisten generoari erreparatuta, aukera berdintasunari eta artisten generoaren araberako oreka bilatzeari ere bai.
Bi erakusketa erreserban gelditu dira:
-
Koldo Eizmendi Nazabal
-
Olatz Irigarai eta Maritxu Intxausti
Hauxe da 2023ko otsailean hasi eta 2024ko urtarrila bukaera arteko egutegia:
|
ARTISTAK
|
INAUGURAZIOA |
ERAKUSKETAREN AZKEN EGUNA |
OTSAILA
|
ACF argazki ACF Dark Red Team |
2023/02/10 |
2023/02/26 |
MARTXOA |
Martxoak 8 Bergarako emakume artisten erakusketa |
2023/03/03 |
23/03/19 |
MARTXOA APIRILA |
Habitat Nabarralde
|
2023/03/24 |
2023/04/09 |
APIRILA
|
Jose Miguel Berroya Mendizabal
|
2023/04/14 |
2023/04/30 |
MAIATZA |
Euskal Herrian egindako motorren eta ziklomotorren bilduma
|
2023/05/05 |
2023/05/21 |
EKAINA
|
Bergarako Orfeoia
|
2023/05/26 |
2023/06/11 |
EKAINA UZTAILA |
Kirol argazki lehiaketa |
2023/06/16 |
2023/07/02 |
UZTAILA
|
EHU masterra |
2023/07/07 |
2023/07/23 |
UZTAILA ABUZTUA
|
Coling Hoisington |
2023/07/28 |
2023/08/13 |
ABUZTUA IRAILA
|
Miren Eva Careaga |
2023/08/18 |
2023/09/03 |
IRAILA
|
Ilatargi elkartea |
2023/09/08 |
2023/09/24 |
IRAILA URRIA |
Koro Zumalabe |
2023/09/29 |
2023/10/15 |
URRIA AZAROA |
Ana Ester Fernandez Calle eta Berta Barroso Martín |
2023/10/20 |
2023/11/05 |
AZAROA |
Laboratorium ZTB
|
2023/11/10 |
2023/11/26 |
ABENDUA |
Buztinzale elkartea
|
2023/12/01 |
2023/12/17 |
ABENDUA |
Beart elkartea |
2023/12/22 |
2023/12/31 |
2024ko URTARRILA |
Taila elkartea |
2024/01/05 |
2024/01/14 |
URTARRILA |
Arizondo elkartea |
2024/01/19 |
2024/01/28 |