Debagoieneko Mankomunitateak eta Foru Aldundiak ekintzaileentzat tailerrak antolatu dituzte. Martxoaren 6an 'Ekitean kontu hartu beharreko alderdiak' izenenburupean egingo denak emango dio hasiera martxoko egitarauari.

Doakoak dira, baina izena eman behar da: hemen.

Debagoieneko Mankomunitatearen Arrasateko egoitzan egingo dira (Nafarroa Etorbidea, 17).
 

*Informazio gehiago:
DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEA - GARAPEN AGENTZIA
943-793090 rgarcia@debagoiena.eus

 

MARTXOA

6
ASTELEHENA
9:30-13:30

Ekitean kontuan hartu beharreko alderdiak

Ideiaren azterketa, bideragarritasun plana, era juridikoak, alokairu kontratua, laguntzak,…

10
OSTIRALA
9:30-13:30

Negozio txikiak abian jartzea

Abian jartzeko izapideak (Gizarte Segurantza, Ogasuna, Udala, Eusko Jaurlaritza,...). Ziurtagiri digitalak.

13
ASTELEHENA
9:30-13:30

Langile autonomoen erregimena

Altak, kotizazioa, erregularizazioa, hobariak, prestazioak,...

17
OSTIRALA
9:30-13:30

Negozio txikien oinarrizko kudeaketa I

Prezioak eta kosteak kalkulatzea. Gutxieneko fakturazioa. Kontrol ekonomikorako oinarrizko tresnak.

20
ASTELEHENA
9:30-13:30

Negozio txikien oinarrizko kudeaketa II

Oinarrizko kontzeptu ekonomiko-finantzarioak. Finantzaketa. Erabilera arrunteko dokumentuak.

24 OSTIRALA
eta
27 ASTELEHENA
9:30-13:30
 

Negozio txikien fiskalitatea

Zergabidea. TicketBAI. PFEZ. BEZa.
 
 (* Gai hau 2 saiotan emango da)