Aurten apirilaren 1ean egingo da Erramu Zapatuko feria. Egun horretan postuak jartzeko deialdiak zabalik daude. 

Artisautza, elikagai eta bestelako postuak

Artisauek, abeltzainek eta bertako barazki, fruta eta elikagaien ekoizleek postua jartzeko eskaerak otsailaren 28a baino lehen egin beharko dituzte. Eskera ferixabergara@bergara.eus helbidean egin behar da. 

Postuak San Martin plazan, Ibargarai kalean, Seminarioko patioan eta Simon Arrieta plazan jarriko dira, 08:30etik 14:30era. 

Tramitaziorako informazio osoa, oinarriak, inprimakiak etab. hemen.

Talo postua

Seminarioko patioan jarriko da, 09:30etik 14:30era.

Eskera eta dokumentazioa ferixabergara@bergara.eus helbidera bidalita, web-orrian zintzilikatuta egongo den formularioa erabilita (http://www.bergara.eus/) edo udaletxeko BAZen (herritarren arreta zerbitzuan) bertaratuta. Eskaera egiteko epea: martxoaren 8ko 13:00ak arte. Oinarriak hemen

Eusko Labeldun produktua erreta saltzeko postua

Bergarakoak izan eta irabazi asmorik ez duten kultur edo kirol elkarteek, herri-taldeek eta ongintzako elkarteek aurkez ditzakete eskaerak, eta baita ere Bergaran delegazioa izan eta udalerrian urtean zehar herritarrei zuzendutako ekintzak burutzen dituzten elkarteek. 

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 8an 13:00etan bukatuko da, eta udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira. Oinarriak hemen.

Informazio guztia eta eskaera orriak hemen.