Elurte planari jarraituz, biharko, urtarrilak 18, elurragatik egun osorako alerta laranja ezarrita dagoela aintzat hartuta, hainbat neurri hartu ditu Bergarako Udalak. Alerta laranja (elurra 200 metrotik behera) ezartzen denean hartuko direnak.

  • Udaleko langileen ordutegia moldatuko da beharren arabera.

  • Gatza edo urea botako da espaloietan herrian zehar beharren araberako maiztasunarekin.

  • Espaloiak garbitu egingo dira herrian zehar beharren araberako maiztasunarekin.

  • Errepideak garbitu egingo dira beharren araberako maiztasunarekin bai herri barruan zein auzoetan.

  • Aparkaleku publikoa (Ibargarain estalpean dagoena) itxi egingo da autoek daramaten elurra urtzerakoan barruan sortu ohi diren kalteak ekiditeko.

  • Ortu komunitarioetarako arrapala itxi egingo da segurtasunagatik.

  • Herritarrentzat eskuragarri egongo da gatza behar dutenentzat.

  • Ikastetxeetan dauden karpak itxi ahalko dira segurtasunagatik.

  • Momentuko beharrek aholkatzen duten beste neurri batzuk, kasuan kasu.