Argitaratu dira Bergarako ortu komunitarioetan lursaila ustiatzeko eskaeran behin-behinean onartu eta baztertu direnen zerrendak (IKUS ZERRENDA).

Bergarako Udalak zenbait udal partzela herritarren eskura jarriko ditu San Joxepen aisialdirako ortu modura erabiltzeko. Ekainaren bukaera egindako deialdiari jarraituz, lursaila ustiatzeko

Interesa duten 80 herritarren eskaerak jaso dira deialdian emandako epearen barruan.

Behin-behineko zerrendatan 75 eskaera onartu dira, eta 5 eskaera baztertu dira, deialdian ezarritako baldintzak betetzen ez dituztelako edo dokumentazioa falta zaielako. Baztertuen zerrendan dauden eskatzaileek 10 egun natural izango dituzte erabaki horren kontra erreklamazioa jartzeko.

Lursailak esleitzeko zozketa urriaren 5ean, 11:00etan egingo da udaletxeko pleno aretoan.  

Guztira 30 eta 50 m2 bitarteko 96 lursail aterako dira zozketara, beraz, zozketa publikoa berez onartuak izan diren eskatzaileei zehazki zein lursail tokatuko zaien zehazteko izango da.

Behin zozketa eginda, eta ortuen esleipena bideratzen denean, epez kanpo jaso diren eskaerak tramitatzen hasiko da Udala, jaso diren hurrenkeran. Zozketaren ondoren (baztertutakoek erreklamazioak jarri edo ez, eta horien ebazpenaren arabera) aurreikusten da oraindik ere 16 eta 21 lursail bitartean libre gelditzea, beraz, horiek epez kanpo eskaera egin duten pertsonei esleituko zaizkie, eskaerak jaso diren hurrenkera errespetatuz, eta beti ere deialdiaren oinarrietan jasotako baldintzak betetzen badituzte.

Ortuak erabiltzen hasi aurretik, eta oinarrietan jasotzen denari jarraituz, lursailak ustiatuko dituztenek 4 orduko ikastaroa egin behar dute. Urrian izango da hori, eta zozketaren egunean zehaztuko dira egunak.

Deialdia lau urtez behin egingo den arren, herritarrek beti izango dute ortu publiko bat eskatzeko aukera eta eskubidea; eskaera egiten dutenerako 96 ortuak esleituta baleude, eskatzailea (deialdiko baldintzak betetzen baditu beti ere) itxaro-zerrendan geratuko litzateke, eskaerak egiten diren hurrenkeran. Eskaerak BAZean edo webgunean horretarako jarritako formularioa beteta egin behar dira. Lursailen bat libre geratzen bada, itxaro-zerrendan lehena dagoenari esleituko zaio.

 

 

 

 

Arloa: