Bergarako Udala-k Al, 2022-09-05 10:00-n bidalia
Irailaren 7an eta 8an Eskusarte kaleko egurrezko pasarela itxita egongo da konpontze lanak egiteko.
Bestetik, irailaren 8tik 16ra bitarte hainbat lan egingo dira Basarte kalean, eta 08:00etatik 19:00etara itxita egongo da, emergentzietarako izan ezik. Ondorioz, goiko aldean ezingo da aparkatu.
Basarte kalean datozen egunotan egingo direnak hauek dira: baranda aldatu eta asfaltatze-lanak. Azken horiek hainbat puntutan egingo dira. Zorua hobetzearekin batera segurtasuna ere handituko da, gaur egun hainbat zatitan lurzorua labainkor baitago.
Arloa: