Ekainaren 27an, astelehena, batuko da udalbatza ohiko osoko bilkuran, 19:30ean, Udaletxeko Pleno Aretoan. Udalaren Youtube kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango da bilera zuzenean.
Gai-zerrenda:

1. 2022ko maiatzaren 30eko bilkuren akten onarpena.
2. Alkatearen jakinarazpenak.
3. Osintxu auzoan (Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko 44. arean) kokatzen diren garajeen erosketa.
4. Etxeko laguntza zerbitzuaren kontratu luzapena.
5. 2022. Urterako ordenantza fiskalen aldaketa proposamenak.
6. CoWork Gunearen erabilera araudia.
7. Kirol Zerbitzurako funtzio anitzeko makina.
8. Zehar errefuxiatuekin erakundeak aurkeztutako adierazpen instituzionala.
9. Ezker Anitza-IU Debagoienak aurkeztutako mozioa, Bergarako Valogreene instalazioaren ingurumen-baimena eta “Tapia legea” errekurritzeko.
10. LGTB eguna dela eta adierazpen proposamena
11. Eskaera eta galderak.

Arloa: