Urtarrilaren 17an hasi dira Labegaraietako Skate-parkea berritzeko lanak. Proiektuaren helburua da lehendik dagoen espazioa eraberritzea eta dinamizatzea skateboard, roller, bmx eta scooter hiri-kirolen erabiltzaileentzat, eta egungo eskaintza hobetzea. 

 

Profil desberdinak dituzten erabiltzaileentzat moldatuko da, zirkuitu moldakorragoa eta dinamikoagoa izan dadin, eta horrela espazioa inklusiboagoa eginez. 

 

Lurra leundu egingo da, eta hainbat elementu jarri. Oztopo berriak eta hormigoizko arrapalak, esaterako. Tirolina aldera dagoen ertz luzean hormatxoa jarriko da harri koskorrak skate pistan sar ez daitezen.

 

Proiektuaren arkitektoa Daniel Yabar da, espezialista skate parkeetan. Proiektua idazteko Bergarako Gurpildun oholak skate taldeko ordezkariekin egon da haien iritzia jasotzeko.

 

60.000 euroko aurrekontua du lanak, eta aurreikuspena da zazpi astetan egitea. 

 

Arloa: