Urriaren bigarren astetik aurrera, eta Eusko Jaurlaritzak urriaren 6an argitaratutako Dekretuak dionari jarraituz, txanda sistema ezabatu da gimnasiotik, bainu etxetik eta  igerileku txikitik. Horrekin batera edukiera muga bereziak ere kendu dira.

Hilabete honetan izandako dinamika aztertu ondoren, azarora begira, bi neurri hauek hartu dira:

  • Azaroaren 2tik aurrera igerilekuaren erabilera normaltasunera bueltatu da, hau da ez da beharrezkoa izango aurretik txanda hartzea.
  • Azaroaren 3an pisu libreekin lan egiteko gela eta areto txirrindularitza egiteko gela banatu egin dira, jatorrizko egoera bueltatuz.

Horniketa arazoek eragindako atzerapenak

Pisu libreetarako gelan eta fitness gelan egin behar diren konpontze eta material aldaketak atzeratzen ari dira mundu mailan dagoen horniketa arazoek eraginda.

Arloa: