Udalbatza Osoak ohiko batzarra egingo du otsailaren 22an 19:30ean. Oraingoan ere, osasun egoera aintzat hartuta, semipresentziala izango da. Udalaren Youtube kanaletik jarraitu ahal izango da zuzenean.

Gai-zerrenda:
1. 2021eko urtarrilaren 25eko aktaren onarpena.
2. Alkatearen jakinarazpenak.
3. Berankortasunari eta Ordaintzeko batez besteko epeari (OBBE) buruzko informazioa. 2020-4 epea (Udal administrazioen Fakturen erregistroa eta berankortasuna).
4. 2020-4 hiruhilekoari dagokion Aurrekontuaren exekuzioa (Udala, Euskaltegia eta Mizpirualde).
5. La Caixarekin hitzarmena luzatzeko proposamena.
6. Caritas elkartearekin hitzarmena lokal baten erabileraren inguruan.
7. Lokatza ZE elkartearekin hitzarmena lokal baten erabileraren inguruan.
8. Olaso Dorrea fundazioarekin hitzarmena hainbat gairen inguruan.
9. Osintxu auzoan, 44. Arearen garapen industrialerako “Soraluce S. Coop.”rekin hirigintza-hitzarmenaren aldaketaren onarpena.
10. Udal ondasunen zerrendaren 2019ko zuzenketa.
11. Bide publikoan terrazak jartzea arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa.
12. Dirulaguntzen 2019-2021 Plan Estrategikoaren aldaketa.
13. Udal taldeei asignazioaren berrikuspena.
14. Martxoaren 8a dela eta udal adierazpena.
15. Mendia Bizirik Pol-Pol M.T. elkarteak aurkeztutako mozioa.
16. Eskaera eta galderak.