Ondorengo eraikinak utziko dira, bertan adierazitako baldintzetan:

Irizar jauregiko Euskaldunberri aretoa:
Gehieneko edukiera: 21 lagun.
Bilerak egin daitezke astelehenetik ostiralera bitartean, 18:00-20:00 bitartean.
Lokaleko giltzen bila aurrez udal liburutegira joan beharko da (943 77 91 00, luzapena: 1900).

UNEDa:
Gehieneko edukiera: 30 lagun.
Bilerak egin daitezke asteartetik ostiralera, 17:00 – 20:00 bitartean.
Zein lokal erabiliko den Idazkaritzako langileek adieraziko diete.

Zabalotegiko Txiki Txokoa:
Gehieneko edukiera: 14 lagun gela bakoitzeko.
Bilerak egin daitezke ostiraletan, 16:00 – 20:00 bitartean.
Atea irekitzera udaltzainak joango dira eta horretarako telefonoz deitu beharko zaie (telefonoa: 943 77 91 06).

Martoko Txiki Txokoa:
Gehieneko edukiera: 12 lagun gela bakoitzeko.
Bilerak egin daitezke astelehenetik ostiralera, 18:00 – 20:00 bitartean.
Atea irekitzera udaltzainak joango dira eta horretarako telefonoz deitu beharko zaie (telefonoa 943 77 91 06).

Agorrosineko aretoa (bi gela):
Gehieneko edukiera: Gela batean 30 lagun eta bestean 6 lagun.
Bilerak egin daitezke astelehenetik ostiralera, 18:00 – 20:00 bitartean.
Ate-irekiera eta beste kontrol-lanak atezaintzatik egingo dira (telefonoa: 943 77 70 95).

Labegaraieta kiroldegiko aretoa:
Gehieneko edukiera: 12 lagun.
Bilerak egin daitezke Labegaraieta irekita dagoen ordutegian, lokala libre badago.
Ate-irekiera eta beste kontrol-lanak Labegaraietako tabernatik egingo dira (telefonoa: 943 76 56 41).

OHARRA:
Eskaera idatziz eta gutxienez bilera-data baino hamabost (15) egun lehenago egingo da, eta bertan harremanetarako eta jakinarazpen-eraginetarako telefonoa eta helbide elektronikoa adieraziko dira.