Azken hilabeteotan gertatzen ari den moduan ohikoak diren jarduerak osasun egoera berrira moldatu behar izan ditugu. Azaroaren 1ean eta egun honen testuinguruan, jende emaria asko handitzen da hilerriaren inguruan. Hori aintzat hartuta, Bergarako udalak, bertara joango diren pertsonen osasuna zaintzeko helburuarekin, hainbat gomendio eta irizpide zehaztu ditu:

Herritarrei gomendatzen zaie loreak eraman eta garbiketa lanak egin behar izatekotan, ahal dela azaroaren 1a baino lehen egitea.
Egunean bertan, jende pilaketak ekiditearren, kanposantuan bisita laburrak egin, senitartekoak ikustera baino ez joan eta hilerriaren bisita hurrengo egunetarako laga.
Ura botatzeko txurruta ukitu aurretik ezinbestekoa da eskuak garbitzea.
Ura botatzeko ontziak norberak eraman behar ditu.
Udalak hilerri barruan ibiltzeko norabideak markatuko ditu. Jarraibideak segi eta mugimenduak jarritako seinaleak jarraituz egin. Banakako ilaran mugitu.
Maskara eramatea derrigorrezkoa da.
Pertsonen arteko segurtasun distantzia utzi: 1,50 metro.

Bergarako hilerria 08:00etatik 20:00etara egongo da zabalik azaroaren 1ean. Hilerriko langileek eta udaltzainek zaintza lanak egingo dituzte, pilaketak egon ez daitezen eta bisitak osasun neurriak zainduz egin daitezen bermatuz. Beraz, haiek emandako oharrei kasu egin, mesedez.