Bergarako Udala-k Or, 2020-06-12 17:42-n bidalia
Gaur ekainaren 12an argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Covid19 dela-eta Bergarako negozioei zuzendutako dirulaguntzen oinarriak.
Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte honako baldintza hauek betetzen dituzten norberaren konturako langile edo autonomoek eta enpresek:
-Merkataritza, ostalaritza edo zerbitzuetako enpresa izatea, honakoak izan ezik: joko-aretoak, loteriako administrazioak eta gasolindegiak.
-Lan-jardun osoan hamar (10) langile gehienez izatea, edo langile gehiago izanda ere denak batuta 10 lan-jardun oso baino gehiago ez izatea, martxoaren hasieran.
-Enpresak egoitza soziala eta jardute-eremua Bergaran izatea eta zerbitzua publikoari ematea Bergarako udalerrian duen publikoari irekitako establezimendu baten bitartez.
-Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, Bergaran egotea altan.
-COVID-19aren hedapena gelditzen laguntzeko aitortutako alarma-egoeraren ondorioz jarduera etenda geratu delako negozioa itxi behar izatea, edo irekita edukitzeko aukera izan badu ere bere fakturazioa gutxienez % 50 jaistea alarma-egoera deklaratu zenetik maiatzaren 4ra bitartean.
-Jarduera berraktibatzeko proiektua izatea.
-38/2003 Legeak (Dirulaguntzen Lege Orokorrak) 13. artikuluan aurreikusten dituen debekuetako batean ere ez egotea.
-Bergarako Udalarekin inongo motatako zorrik ez izatea eta betebehar fiskaletan, zergatan eta, zergaz aparte, tasetan eta prezio publikoen ordainetan egunean egotea.
-Otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean jasotakoak kontuan hartuta, honako egoera batean ez egotea: - Kideak aukeratzeko prozesuan sexuaren ziozko bereizkeria eragiten duten enpresak izatea. - Emakumeek gizonekiko berdintasunean parte hartzea onartzen ez duten edo oztopatzen duten jarduerak antolatzen dituzten enpresak izatea. - Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta administrazio-zehapena edo zigor penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoak izatea, dena delako zehapen edo zigorrak dirauen denboran.
Eskaera aurkezteko epea: Ekainak 30erarte, Udaletxean, BAZen, aurrez 010 zenbakian hitzordua hartuta.
Aurkeztu beharrekoak: F0176 inprimakia eta bertan zehazten den dokumentazioa. Hauxe inprimakia: f0176_covid_19_merkataritza_ostalaritza_zerbitzuen_berraktibaziorako_dirulaguntzak_002.docx
Jardueraren Berraktibaziorako proiekturako gidoia ere aurkeztu beharko da. Hemen eredua: eredua_jardueraren_berraktibaziorako_proiektua_-_proyecto_de_reactivacion_de_la_actividad_.docx