Bergarako Udala-k Al, 2020-05-25 11:11-n bidalia
Ertzaintzak eta Udaltzaingoak maiatzaren 25ean gaurkotutako irizpidak:
1. Zer merkataritza-lokal/ establezimendu edo zerbitzu-lokal/establezimendu egon daitezke irekita?
Alarma-egoera deklaratu ondoren jarduera eten zaien txikizkako establezimendu eta merkataritza-lokal eta zerbitzu profesionaleko jarduera guztiak berriro ireki ahal izango dira, salmentarako eta erakusketarako azalera erabilgarria kontuan izan gabe, honako baldintza guztiak betetzen badituzte:
A) Merkataritzako establezimendu eta lokalen guztizko edukiera ehuneko berrogeira (% 40) murriztea. Hainbat solairutan banatutako establezimendu edo lokalen kasuan, bezeroak solairu bakoitzean egoteak proportzio hori bera gorde beharko du. Edonola ere, gutxienez bi (2) metroko distantzia bermatu beharko da bezeroen artean. Distantzia hori mantendu ezin den lokaletan, bezero bat (1) bakarrik egon ahal izango da lokalaren barruan.
B) 65 urtetik gorakoentzat lehentasunezko arreta-ordutegia ezartzea. Hori guztia ezarritako higiene-baldintza eta -neurriak betez.
Alarma-egoeraren hasieratik irekita egon diren establezimenduei dagokienez, hau da, janari dendak, gozoki-dendak eta gozotegiak barne, edari dendak, farmaziak, osasun-zerbitzuak beren osotasunean, optikak, ortopediak, higiene-produktuen dendak, prentsa eta paper dendak, gasolindegiak, estankoak, teknologiako eta telekomunikazioetako produktuen dendak, etxeko animalientzat janaria saltzen dutenak, Internet, telefono edo posta bidezko merkataritza-dendak, tindategiak, arropa-garbitegiak eta albaitaritza-klinikak, ibilgailuak alokatzeko enpresak, banku-erakundeak, notarioak, aholkularitzak eta aseguru-erakundeak, abokatu-bulegoak, gestoriak eta finken administrazioko bulegoak euren aktibitatearekin jarraitu ahal izango dute baldintza berdinetan. Dena den, hemendik aurrera, langileentzako zein establezimenduetarako higiene- edota prebentzio-neurriak izan beharko dituzte.
Merkataritza-guneak eta merkataritza-parkeak berriro ireki ahal izango dira, betiere honako baldintza hauek guztiak bermatzen badira:
A) Merkataritza-zentro edo -parke bakoitzaren Autobabes Planean zehaztutako edukieren arabera, euren gune komunen guztizko edukiera ehuneko hogeita hamarrera (% 30) mugatzea.
B) Edukiera ehuneko berrogeira (% 40) mugatzea bertan kokatutako merkataritza-establezimendu bakoitzean.
C) Bezeroak ezin izango dira gune konpartituetan egon, merkataritza-establezimenduen arteko igarotze hutserako izan ezik. Aurreko paragrafoan aurreikusitakoa ez zaio aplikatuko eremu komun horietan egiten den ostalaritza- eta jatetxe-jarduerari, jarduera hori ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduetarako aurreikusitakoari egokituko baitzaio.
D) Debekatuta dago jolas-eremuak erabiltzea, hala nola haurrentzako guneak, ludotekak edo atsedenlekuak, eta itxita egon beharko dute.
E) Ezarritako higiene-neurriak betetzea.
2. Merkealdiak edo merkataritza-sustapeneko beste jarduera batzuk egin daitezke?
Bai. Merkataritza-establezimenduek egiten dituzten merkataritza- edo sustapen-ekintzekin batera, beharrezko neurri egokiak hartu beharko dituzte, jende-pilaketarik ez sortzeko, segurtasun-distantzia zaintzeko, edukiera-mugak betetzeko eta agindu honetan ezarritako gainerako neurriak arriskuan ez jartzeko. Baita aipatutako merkataritza- edo sustapen-ekintzak berehala eteteko ere, beharrezkoa izanez gero.
3. Nekazaritza- azokak eta -merkatuak?
Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktu eta elikagaiak zuzenean saltzeko azoka eta merkatu tradizionalak (normalean astean behin egiten direnak) egin ahal dira, baina ezinbestekoa izango da hainbat osasun-neurri errespetatzea.
Udalek saltokien arteko distantzia-neurriak eta azoka mugatzeko baldintzak ezarri beharko dituzte, langileen, bezeroen eta oinezkoen arteko segurtasuna eta distantzia bermatzeko helburuarekin.
Bezeroen joan-etorria mugatu beharko da, bi metroko distantzia soziala mantentzen dela ziurtatzeko.
4. Aire zabalean jarduten duten merkatuak (azoka txikiak)?
Kaleko salmentarako azoka txikiak baimentzen dira, eta lehentasuna ematen zaie elikagai-produktuei eta premia biziko produktuei, eta merkaturatzen diren produktuak kontsumitzaileek ez manipulatzea bermatzen saiatuko dira.
Udalek saltokien arteko distantzia-baldintzak eta azokako mugei buruzko baldintzak ezarri behar dituzte, langileen, bezeroen eta oinezkoen arteko segurtasuna eta distantzia bermatzeko helburuarekin.
Bezeroen joan-etorria mugatu beharko da, bi metroko distantzia soziala mantentzen dela ziurtatzeko.
5. Hileta-beilatokiak, kultu-lekuak, hileta-zeremonia zibil eta erlijiosoak.
Beilatokiak mota guztietako instalazioetan egin ahal izango dira, publikoetan zein pribatuetan, eta, gehienez ere, hogeita bost (25) pertsona egon ahal izango dira aire zabaleko espazioetan edo hamabost (15) pertsona espazio itxietan, elkarrekin bizi edo ez.
Hildakoaren ehorzketarako edo errausketarako segizioan gehienez ere hogeita bost (25) pertsonak baino ez dute parte hartuko, senitartekoen eta hurbilekoen artean, bai eta, hala badagokio, kasuan kasuko aitorpeneko kultu-ministroak edo pareko pertsonak ere, hildakoaren agur-errituak egiteko.
Nolanahi ere, osasun-agintariek ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira, gutxienez bi metroko segurtasun-distantzia mantentzeari, eskuen higieneari eta arnasa hartzeko moduei dagokienez (adibidez: ukondoaren flexioan eztul egitea).
Kultu-lekuetara joan ahal izango da, leku horren edukieraren %ko 50 baino gehiago betetzen ez bada, eta osasun-agintariek ezarritako higienearen eta urruntze fisikoaren neurri orokorra betetzen badira.
Badaude gomendio orokor batzuk, besteak beste, kultu-lekuetarako sarreren eta irteeren antolaketari dagozkionak, kultu-lekuen inguruetan eta sarbideetan pertsonen pilaketak ekiditeko.
Era berean, hilerrietara joatea baimenduta dago, hurbilekoak gogorarazteko edo omentzeko, udal bakoitzak ezartzen duenaren arabera.
6. Ezkontza-zeremoniak.
Ezkontza-zeremoniak mota guztietako instalazioetan egin ahal izango dira, publikoak zein pribatuak, aire zabaleko espazioetan edo itxietan, betiere edukieraren ehuneko berrogeita hamar (% 50) gainditzen ez bada, eta gehienez ere ehun (100) pertsona elkartuz aire zabaleko espazioetan edo berrogeita hamar (50) pertsona espazio itxietan.
Zeremoniak egiten diren bitartean, osasun-agintariek ezarritako higiene- eta prebentzio-neurriak bete beharko dira, distantzia fisiko mantentzeari, eskuen higieneari eta arnasa hartzeko moduari (adibidez: ukondoaren flexioan eztul egitea) dagokienez.
Zeremoniaren ondoren egiten diren ospakizunek ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuren bat eskatzen badute, jarduera horietarako aurreikusitakoa bete beharko dute.
Artikulu honetan aurreikusitakoa gizarte-izaerako beste erlijio-ospakizun batzuei aplikatuko zaie.
7. Hotelak, apartahotelak, landa-etxeak, turismo-ostatuak eta kanpinak irekitzea.
Ireki litezke. Eremu komunak publikoarentzat irekitzea baimentzen da, betiere edukieraren herena gainditzen ez bada. Ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuak jarduera horietarako ezarritakoaren arabera arautuko dira.
Animazio-jarduerak edo taldekakoak hogei (20) pertsonako gehieneko edukierarekin diseinatu eta planifikatu beharko dira, higiene- eta osasun-neurriak errespetatuz.
8. Zein dira ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduetan zerbitzua emateko baldintzak?
Terrazak ireki daitezke, baina mahaien ehuneko berrogeita hamarreko (% 50) mugarekin, udal-baimenaren arabera. Nolanahi ere, mahaien artean gutxienez bi metroko distantzia fisikoa mantentzen dela ziurtatu beharko da.
Hala ere, Udalek mahaien kopurua handitu ahal izango dute, baldin eta azalera proportzionala handitzen bada.
Terrazetan bilerak egiteko baimena ematen da, edariak eta janariak kontsumitzeko. Bilerak gehienez hamar lagunekoak izango dira (10), mahai edo mahai multzo bakoitzeko.
Terrazak ireki eta ixteari dagokionez, ordutegia dagokion Udalak ezarritakoaren arabera arautuko da. Terrazetan zerbitzua ematean higiene- eta/edo prebentzio-neurriak errespetatuko dira, bai eta langileentzako higiene- eta/edo prebentzio-neurriak ere.
Lokalaren barruan kontsumitu ahal izango da, baldin eta edukieraren ehuneko berrogeita hamarra (% 50) gainditzen ez bada eta baldintza hauek betetzen badira: Lokal barruan, mahaian eserita edo mahaiak elkartuta bakarrik kontsumitu ahal izango da. Bezeroak ez du inola ere onartuko autozerbitzua barran. Halaber, establezimenduan bertan egin ahal izango da bertako janaria eta edaria enkarguz eraman ahal izateko eskaria.
Nolanahi ere, mahaien artean gutxienez bi (2) metroko distantzia fisikoari eusten zaiola ziurtatu beharko da. Elkarte gastronomikoak eta txokoak ireki daitezke, gehienez ere ehuneko berrogeita hamarreko edukierarekin (% 50), hosteleritzako eta jatetxeetako osasun- eta higiene-baldintza ber-beretan. Debekatuta dago diskoteken eta gaueko aisialdiko tabernen lokalak irekitzea.
9. Zilegi al da gizarte-bilerak etxeetan, lokal priobatuetan nahiz erabilera publikoko lekuetan egitea?
Bai, hamabost (15) pertsonako mugarekin, osasun agintariek ezarritako distantzia fisikoa eta norberarenganano babes-arauak errrespetatuz.
10. Zilegi al da adinekoen edo desgaitasunen bat duten pertsonen egoitza-zentroetara eta tutoretzapeko etxebizitzetara bisitak egitea?
Adinekoen edo desgaitasunen bat duten pertsonen egoitza-zentroetara eta tutoretzapeko etxebizitzetara bisitak egin litezke eta bertakoek paseoak ere eman ahal izango dituzte, beti ere Foru-Aldundiek zehazten duten araudiaren eta egutegiaren arabera.
11. Kultura- eta aisialdi-jarduerak irekitzea baimentzen da?
Museoek jendearentzat ireki ahal izango dituzte instalazioak, areto eta espazio publiko bakoitzerako aurreikusitako edukieraren erdira arte (% 50).
Kultur etxeei, antzokiei eta zinemei dagokienez, edukieraren herena baimentzen da, 50 pertsonako mugarekin.
Espazio irekietan, barrutiaren edukieraren herena izango da gehieneko edukiera, 400 pertsonako mugarekin, publikoa eserita, eta distantziak eta gainerako segurtasun-neurriak bermatuta beti.
12. Pertsona talde mugatuekin turismo aktiboa, mendi-ibiliak eta antzekoak egiterik badago?
Bai, eta ekimen horiek ez dituzte nahitaez turismo aktiboko eta naturako enpresek antolatu behar; gehienez ere hogei (20) pertsonako taldeak izan beharko dute.
16. Ba al dago aurrez aurreko jarduerarik hezkuntza- edo prestakuntza-eremuan?
Unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloko aurrez aurreko jarduerei berrekingo zaie, eta irakaskuntza jakin batzuetara sartzeko azterketak eta probak egingo dira maiatzaren 25etik aurrera.
Autoeskolak eta akademiak berriro irekitzea baimentzen da, betiere edukieraren herena gainditzen ez bada.
Azterketa ofizialak deitu, antolatu eta egin daitezke.
17. Zilegi al da kongresuak, topaketak, negozio-bilerak eta hitzaldiak egitea?
Edozein erakunde publiko edo pribatuk sustatutako kongresuak, topaketak, negozio-bilerak eta konferentziak egin ahal izango dira. Horretarako, biltzar-pabiloiak, hitzaldi-aretoak, erabilera anitzeko aretoak eta antzeko beste establezimendu eta instalazio batzuk irekiko dira.
Ekitaldi horietan, bi metroko distantzia fisikokoa bete beharko dute, beti ere bertaratutako pertsonen kopurua berrogeita hamarretik (50) gorakoa izan gabe, eta beren jarduera urrutitik egin dezaketenen parte-hartze ez-presentziala sustatu beharko da.