Gaur arte itxita egon diren Usondo, Errekalde eta Errotalde parkeak zabalik egongo dira bihartik, ostirala, aurrera.

Udalak arduraz jokatzeko eskatzen die herritarrei, eta kutsatzeko aukerak murrizteko neurriak hartzera ere dei egiten die. Hortaz, iturriak, bankuak eta antzerakoak saihestea gomendatzen du, eta baita pertsonen artean segurtasun tartea mantentzea ere.