Udalak martxan jarri du 2019ko Pentekoste jaien programaren azala egiteko lehiaketa.

Edozeinek parte har dezake eta teknika librea izango da, baina azalak ondorengo testua izan beharko du: 'Pentekoste jaiak 2019 Bergara'.

Lanek originalak behar dute izan, eta baztertuak izango dira adikzioen prebentzioaren zein berdintasunaren kontrako irizpideak jasota dituztenak.

Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 2a izango da, 13:00etan; eta irabazleak 400 euroko bonoa eskuratuko du Bergarako komertzio eta zerbitzuetan gastatzeko.

Maiatzaren 6tik 12ra aurkeztutako irudi guztiak ikusgai egongo dira bergara.eus webgunean eta herritarrek bozkatzeko aukera izango dute; herritarren botoek %50eko balioa izango dute. Beste %50 epaimahaiari dagokio.

Informazio gehiago: bergarako_pentekoste_jaiak_2019.doc