Astean hasi dira Ernai kaleko biribilgunetik Buruñaoko Zubiberriraino bidegorria eraikitzeko eta antolatzeko lanak.

Lan horiek Sasoi Eraikuntza enpresak egingo ditu; eta 950 metroko tramu horretako lanek 345.725,97 euroko aurrekontua (BEZ barne) izango dute. Lanek sei hilabete inguruko iraupena izango dute.

Bidegorri zati honen plangintza egiterakoan kontuan hartu dira tramu horretan dauden Marmoleria Bergaresa SL, Dikar Scoop eta Metagra Bergara SA enpresak. Hala, hiru enpresek hitzarmen bana sinatu zuten Bergarako Udalarekin bidegorriaren lanak errazteko eta kasu batzuetan finantzatzen laguntzeko.

Oinezkoak Arrillaga kaletik

Obrak iraun bitartean Ugarte kale osoan oinezkoendako pasoa moztuta egongo da; hortaz, bidegorriko erabiltzaileek Arrillaga kalea erabili beharko dute.

Bestalde, obra hauek Ugarte kalean dauden enpresei eragingo diete; horregatik, Udala banan-banan harremanetan jartzen ari da horietako bakoitzarekin lanen nondik-norakoak azaldu eta eragina ahalik eta txikiena izan dadin asmatzeko.

Eranskinak: