Bergarako Txistulari Bandak kontzertu berezia egingo du igandean, otsailaren 25ean, Udaleko osoko bilkura aretoan, 13:00etan. Hemen egitaraua: btb_kontzertua.pdf

Jose Miguel Laskurainek zuzendutako Txistulari Bandak egingo duen emanaldi berezian gonbidatuak izango dituzte; eta estreinatuko dute Txistulari Bandak berak sortu duen pieza berri bat: 'Bergarako agurra'. Pieza horren helburua da eskertzea Bergarako Udalari eta herriari bandak jaso duen babesa.

Nabarmentzekoa da azken bi urteotan Bergarako Txistulari Bandak izan duen bilakaera. Hain zuzen ere, 2016ko San Martzialetan Udala harremanetan jarri zen Txistulari Bandarekin laguntza eskaintzeko eta lanketa kolektibo bati esker sendotu egin da gaur egun elkarte eratuta dagoen Bergarako Txistulari Banda.

Lanketa sakon horren testuinguruan, Bandak eta Udalak hitzarmena sinatu zuten. Hala, Txistulari Bandak hilero kalejira bat eta kontzertu bat egiten ditu (gehienetan Udaletxeko arkupetan, Bandak hala eskatuta) herrian eta, baita ere, parte hartzen du protokolo ekintzetan. Horrez gain, asmoa da orain Banda auzoetara ere zabaltzea.

Ekimen honi esker Udalak eta Txistulari Bandak lortu dute herrian historikoa den Banda bera eta sendotzea; eta horren bitartez, Bergararen historia eta tradizioari hain errotuta dagoen txistua berreskuratzea.

Eranskinak: 
Arloa: