Komenio kaleko urbanizazio lanak abuztu erdian bukatuko dira. Ekainaren 29an hasitako lanek kale horretako lur azpian dauden zerbitzu guztiak (ura, saneamendua eta euri-uren sareak) berriztu, eta telekomunikazio azpiegitura berria ezartzea eta azaleko materiala aldatzea dute helburu. Lan horiek 35.606 eurotan (BEZ barne) adjudikatu zizkion Udalak Amenabar S.A enpresari.

Komenio kaleko 4. zenbaki aldera ematen duen espaloia mantendu egin da. Ezkerraldeko espaloia, aldiz, kare harriarekin egin da eta erdi gune guztia granitozko galtzada-harriarekin osatuko da.

Lan guztiak abuztuaren 11rako bukatuko dira, baina lanak amaitu ondoren, kaleak egun batzuetan itxita egon beharko du galtzadak bere gogortasuna hartu dezan.