Dagoeneko bukatuta daude Koldo Eleizalde kaleko 4 ,8, 16 eta 18 atarteen portxeetan aurreikusitako hobekuntzak. Portal horien parean aterpean dauden ezponda eta gune publikoak landare gabe zeuden eta horri guztiari beste aurpegi hobeago bat jarri nahi izan dio Udalak.

Hala, Ekopaisaia SL enpresak atarte horien pareko ezpondak nabarmen txukundu egin ditu. Lehen lurra bakarrik zegoen eta orain itxitura berriak egin dituzte eta koloreko harriak gehitu. Lanek lau asteko iraupena izan dute eta 18.100 euroko aurrekontua (BEZ barne).