Bergarako Udala energia aurrezteko neurriak hartzen ari da azken hilabeteetan. Ingurumenean orokorrean, eta energia aurrezpenean bereziki, pauso garrantzitsua ematera goaz. Herriko auzo guztietako eta herriguneko kale batzuetako argiteria publikoa aldatu eta hobetuko da, LED sistemara egokituz.

Honela, herriko argiztapena hobetzea lortuko da, energia eta kostua murrizteaz gain, eta era berean, ingurumena zainduz.

Aldaketak egingo diren guneak 5 dira;

  1. GUNEA: Ibargarai eta arkupeak, Arrizuri, Ibargarai-ume jolas plaza, Ramon Maria Lili, Ibargarai-olibondo plaza, Ibargarai-barruko plaza, Iparragirre, Belanbide, Justo Garate plaza, Ikerleku eta Munibe (Ostetako Bidea).

  2. GUNEA: Elorregi, Ola, Askarruntz, Ozaeta, Zubiaurre, Aritzeta eta San Antonio.

  3. GUNEA: Santa Ana, Bolua, Bideberri, Fraiskozuri eta Matxiategi.

  4. GUNEA: Basalgo, Ubera, San Juan, Buruñao, Mekolalde, Parisenea, Osintxu-Gerondo, Osintxu-Soraluce, Osintxu zaharra eta Osintxu.

  5. GUNEA: Moiua.

Guztira, 751 argi-puntu edo unitate dira eta bi soluzio desberdin egingo dira:

  1. Luminaria aldaketa: 496 unitate

  2. Led teknologiako retrofit berria gaur egun dauden luminarietan: 255 unitate

Luminaria mota ezberdinak jarriko dira gaur egun dauden luminaria moten arabera eta azterlan luminoteknikoen beharren arabera:

Philips retrotif Quebec para Harmony; 255

Philips Town Guide; 58

Philips Farol Palacio Led; 16

Philisp Farol Villa Led; 63

Philips Globo Jupiter Led; 90

Philips Quebec led (posteari adaptazioa); 6

Philips Unistreet; 141

Philips Luma; 19

Philips Plafon Coreline LED WL; 103

Aldaketa guzti hauek 390.500 euro inguruko aurrekontua izango dute, BEZ barne, eta IDAE (Instituto para la Diversificación y Ahorro de la Energía) programako diru-laguntza izango du udalak. Gainera, % 80ko aurrezpen energetikoa lortuko du udalak. Datu esanguratsua da, bai energia-aurrezpenaren aldetik, bai horrek ekarriko duen aurrezpen ekonomikoaren aldetik.

Gainera, lizitazioan hainbat hobekuntza lortu ditugu; besteak beste, zutabeetako luminarien programazioa eta kontrola ezartzeko kableatua, luminaria lotearen kopurua baino % 5 gehiago, eta erabilpeb gehien duten 14 zebra-bideetan argiteria hobetzeko irtenbide teknikoak.

Aurretik esan bezala, lan horiek IDAE programaren baitan kokatzen dira, baina, IDAEko programaz gain, beste bi lizitazio egin ditugu Matxiategi auzoa, Boluko errepidea eta Bidegorriko tuneleko argiteria Led sistemara aldatzeko. Gune hauetan, 325 puntu aldatuko dira.

Argiteria aldatu eta hobetzeko lanak ekainaren bigarren hamabostaldian hasiko dira eta hiru hilabete iraungo dute. Aurreikuspenen arabera, irailean, San Martin jaietarako, amaituta egongo dira. Herriguneko aldaketak, berriz, abuztuan egingo dira, herritarrei ahalik eta kalte gutxien sortarazteko helburuarekin.