Kukubaso elkartearekin Bergarako basoen berreskurapenerako elkarlan hitzarmena onartu du udalbatzak

Apirilaren 24an egin duen ohiko osoko bilkuran Kukubaso elkartearekin elkarlanerako hitzarmena onartu du Bergarako udalbatzak. Hitzarmenaren helburua da Bergarako basoen berreskurapenerako marko estrategiko integral berria ezartzea bertako basoen aldeko politikak garatu, sentsibilizazioa egin eta biodibertsitatea zaintzeko.

Apirilaren 27ra arte zabalik dago Pentekoste jaietako egitarauko azala hautatzeko bozketa

2023ko Pentekoste jaietako egitarauaren azala egiteko lehiaketa egin ondoren, aurkeztutako proposamenen artean herritarrek bat hautatzeko prozesua zabaldu da apirilaren 24an. Webgune honetan daude ikusgai. Apirilaren 27ko, osteguna, 23:00ak arte eman daiteke botoa webgunean bertan.

Erorketen prebentzio tailerrak izango dira apirilaren 25 eta 27an

Erorikoak dira lesio eragile nagusiak EAEko 64 urtetik gorako adinekoetan. Arazo horren garrantzia kontuan hartuta, erorikoei aurrea hartzeko tailer batzuk antolatu dituzte Bergarako Udalak Osakidetzaren Osasun-zentroekin eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin batera erorikoen kopurua gutxitzeko asmoz. 

Bergarako Udalaren haur eta gaztetxoei zuzendutako udako eskaintza are gehiago zabalduko da aurten

Aurtengo udarako ere haur eta gaztetxoei zuzendutako aisialdirako eskaintza prestatu du Bergarako Udalak. Askotarikoak dira proposamenak, guztiak ere herrian egiteko, eta euskaraz. Herritarren batzordeko lehendakari Ekaitz Aranberrik azaldu duenez, “kalitatezko eskaintza osatzen ahalegindu gara. Iaz genionaren ildotik, uste dugulako herritarrek, eta kasu honetan haurrek eta gaztetxoek, hori behar eta merezi dutela. Berrikuntza bat ere badakar aurtengo eskaintzak, izan ere arte udalekuetarako eskaintza gehitu diogu, BEARTen bitartez”.

Orriak