webmaster-k Or, 2025-09-19 11:03-n bidalia
Bergarako kaleak kolorez bete ziren 50. Aire Libreko Pintura Lehiaketaren harira. Guztira 23 margolarik hartu zuten parte, eta haien jatorria oso anitza izan da: Mungia, Laudio, Ugao, Eibar, Lesaka, Bilbo, Berriz, Erandio, Leioa, Beasain, Derio, Laredo, Castro, Viana, Amurrio, Artziniega, Irun, Portugalete eta Bergara. Parte hartzaileen artean, lau bergarar izan dira.
Lehiaketako epaimahaia Juanjo Altuna, Rikardo Azkargorta eta Xabier Agirre margolariek osatu dute, eta haien erabakiz honako hauek izan dira irabazleak:
• Fernando de Vicente (Berriz) – 1. saria – 1.000 euro
• Jose Miguel Arranz (Derio) – 2. saria – 600 euro
• Joana Soldevilla (Viana) – 3. saria – 400 euro
• Gorka Unzueta (Bergara) – Bergarako lehenengo sailkatua – 250 euro
Lehiaketako lanak ikusgai egongo dira Aroztegi Aretoan, irailaren 19tik 28ra bitartean. Erakusketa honek aukera paregabea eskaintzen du margolarien lanak lasai eta gertutik ezagutzeko, eta Bergarako arte-eszena bizia balioan jartzeko.
Erakusketa ordutegia:
• Astearteetik ostiralera: 18:00 – 20:30
• Larunbatetan: 12:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:30
• Igande eta jaiegunetan: 12:00 – 14:00