Bergarako Udala-k Az, 2016-04-13 09:24-n bidalia
Eskaerak 2016ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako Udaleko erregistro orokorrean
Hiru diru-laguntza mota ematen dira:
1. Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten dutenentzako diru-laguntza. (Bergarako euskaltegian ikasten dutenendako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen dira).
2. Udako Euskal Unibertsitatean (UEUn) parte hartzen dutenentzako diru-laguntza.
3. UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzen duten bergararrentzako diru-laguntza.
2015-2016 ikasturtean edota 2016ko udan egindako ikastaroengatik diru-laguntza eskaerak 2016ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako Udaleko erregistro orokorrean.
Bergarako Udalaren webgunean topatuko daiteke laguntza hauen inguruko informazioa: http://www.bergara.net/dirulaguntzak_euskara
Zehaztasunak arautegiaren dokumentuan agertzen dira, baina hor agertzen ez den informazio osagarriren bat nahi izanez gero, Udaleko Euskara Zerbitzura deitu (943 77 91 66) edo idatzi (euskara@bergara.eus ) daiteke.