Obra eta zerbitzuetarako aldi baterako langilezaina. Froga praktikoaren emaitzak
komunikazioa-k Or, 2014-10-03 22:18-n bidalia
OBRA ETA ZERBITZUETAKO BRIGADARAKO, ALDI BATERAKO, ETA TXANDAKAKO KONTRATUAREKIN OBRETAKO LANGILEZAINA
KONTRATATZEKO DEIALDIA
2014ko urriaren 2an egindako froga praktikoan izangaiek lortutako behin behineko emaitzak honako hauek dira: |
Bihar eta hurrengo bi larunbatetan organo kontzertuak
komunikazioa-k Or, 2014-10-03 09:34-n bidalia
Bihartik hasita, hiru larunbatetan, organo kontzertuak emango dira Santa Marina parrokian arratseko 20:00retan, urriaren 4an, 11an eta 18an.
Kontzertuak Organo Erromantikoaren XV Zikloaren barruan daude kokatuta, Bergara, Azkoitian eta Loiolan ospatuko dira eta aurtengoa Euskal Herriaren Adiskideen 250 urtemugan kokatzen da.
Programa-dossier osoa ikus nahi izan ezkero, sakatu hemen
Kultura kalean bideoa
komunikazioa-k Og, 2014-10-02 12:43-n bidalia
Larunbatean, kultura eragileen eskutik, Kultura Kalean
komunikazioa-k Og, 2014-10-02 11:07-n bidalia
Aurten ere, Kultura Kalean eguna ospatuko da datorren larunbatean, urriaren lauan, herriko kultur taldeek bere lana kaleratuko duten eguna. Taila, zeramika, pintura, fotografia, erraldoi, musika, dantza eta kantua izango ditugu San Martin plazan eta inguruan.
Hainbat ekintza egongo da egun guztian zehar, goizean eta arratsaldean, batzuk norberak parte hartzekoak eta beste batzuk, ikusi eta entzunez gozatzekoak.
MINAri buruzko tailerra pertsona nagusientzako
komunikazioa-k Az, 2014-10-01 14:02-n bidalia
Minarekin bizi diren eta mina ekiditzea nahi dutenentzako tailerra antolatu da. Urriaren 20an hasi eta abenduaren 15a bitartean astelehen arratsaldero Bergarako Gizarte etxean (jubilatuetan) izango da.
Tailerra gauzatuko den egunak urriaren 20 eta 27a, azaroaren 3 eta 10a, eta abenduaren 15a dira, arratsaldeko 16:30etatik 18:30etarako ordutegiarekin. Ana Sanchez erizainak zuzenduko du eta erabiliko den hizkuntza erdara izango da, nahi izanez gero galderak euskeraz planteatzeko aukerarekin.
Jarduera Ekonomikoen gaineko zergaren 2014ko ordainketa, urriaren 1etik azaroaren 10era
komunikazioa-k Az, 2014-10-01 11:10-n bidalia
UDAL DIRU-BILKETA
KOBRANTZA IRAGARKIA
HUTSEN ZUZENKETA
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu, Jarduera Ekonomikoen gaineko zergaren 2014ko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
Ø 2014ko urriaren 1etik 2014ko azaroaren 10era
Lekuak eta medioak:
82 urtetik gorakoak bizi diren 342 etxebizitzetan sute arriskuak eta premia sozialak aztertu ditu udalak
komunikazioa-k Az, 2014-10-01 10:36-n bidalia
.397 ke-detektagailu jarri dira
.premien zerrenda egin da
.urritik abendura lanekin jarraitzeko deia egiten da 16.000€ko aurrekontuarekin (La Caixaren 6000€ko laguntza izango du programak)
Udalak, 82 urte gora izan eta bakarrik edo 65 urte baino gehiago dutenekin bizi diren etxeen azterketa egin du, sute arriskuak eta premia sozialak aztertzeko. Aurtengo azken hiru hilebeteetan lanakin jarraitzeko deia luzatu du
Bergaran Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP 2014-17) onartu du Udalbatzak
komunikazioa-k Ar, 2014-09-30 12:19-n bidalia
Bergarako Udalbatzak atzo, irailaren 29an, onartu zuen, aho batez, herrian Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP 2014-17). Dokumentu horretan jasotzen dira herriko esparru bakoitzean (familian, merkataritzan, kirolean…) euskara sustatzeko bideratuko diren egitasmoak.
Bihar, hileko lehen eguazteneko azokan, kalabaza dastaketa
komunikazioa-k Ar, 2014-09-30 11:17-n bidalia
Kalabaza protagonista dela, hileroko lehen eguazteneko azoka bihar ospatuko da, urriaren 1ean, eta bertan kalabaza krema dastatzeko aukera izango da.
Azoka, hilero moduan, Oxirondon egingo da arratsaldeko seiretatik bederatziretara bitartean. Baserriko eta bertatko produktuen gain umeentzako tailerrak ere egongo dira.
Ontziratu zaitez! dendari eta herritarrok tupperak erabiltzearen alde elkarlanean Bergaran
komunikazioa-k Ar, 2014-09-30 10:01-n bidalia
- Bergarako saltokietan sortzen diren paper eta plastiko hondakinak murriztuko dira Ontziratu Zaitez! kanpainari esker.
- Gainera, kontsumo jasangarriaren EkoBira azoka ibiltariaren laugarren edizioa Bergaran izango da Urriaren 11n, San Martin plazan goiz eta arratsaldez
- Etxe bakoitzeko ontzi berrerabilgarri bana banatuko da, EkoBira azokan. Guztira 3000 tupper banatuko dira.